Bidezko Merkataritzaren aldeko Ikastetxea

2018-05-17T15:37:00+02:00
Bidezko Merkataritzaren aldeko Ikastetxea
...eta Kitto-tik ateratako irudia
SENTSIBILIZAZIOA GARAPENERAKO LANKIDETZAN, BIDEZKO MERKATARITZAN ETA KONTSUMO ARDURATSUAN

La Salleko Anaiekin lotura duen Proyde-Proega GGKEak, Eibarko udalaren diru-laguntzaz, sentsibilizazio jarduerak egin ditu Eibarren Garapenerako Lankidetzaren, Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo Arduratsuaren inguruan.

Bihar, ostirala, maiatzak 18, “Bidezko Merkataritzaren aldeko Ikastetxea” Ziurtagiria jasoko du Eibarko La Salle Ikastetxeak. Ekitaldia La Salle-Isasin egingo da 17:00etan.

“Bidezko Merkataritzaren aldeko Ikastetxeak” proiektua kokatzen da “Bidezko Merkataritzaren aldeko Bidezko Hiriak” programaren baitan.

La Sallek eta Proyde-Proegak Bidezko Merkataritzaren aldeko konpromisoa hartua dugu, giza eskubideenganako errespetua bermatzeko baliabideetako bat denez.

Bidezko Merkataritzaren aldeko konpromisoa errealitate bat da Eibarko La Salle Ikastetxean. Urteak daramatzagu horren alde lanean eta bereziki azken hiru urte hauetan jota ke dihardugu: salmenta-postuak jartzen ditugu La Salle Ikastetxeko bi zentroetan, La Salle-Isasin eta La Salle-Azitainen, eta sentsibilizazio-jarduerak egiten hezkuntza-elkarte osoarekin: irakasle, ikasle eta familiekin; eta Ikastetxearen titularra den Asociación Propulsora de Enseñanza (APE) erakundeak Bidezko Merkataritza sustatzeko akordioa sinatu du.

Ziurtagiri hau jasoz Eibarko La Salle Ikastetxea konprometitzen da denbora dedikatzera eta kartsuki aritzera gizarte- eta ingurumen-erantzukizuna kontsumo ohituretan txerta dadin, modu erraz eta erakargarrian.

Eman ditugun urratsak eta jarraituko ditugunak ematen honako hauek dira:

  • Eskolan lan-talde bat edukitzea.
  • Bidezko Merkataritzaren aldeko politika bat idatzirik izatea eta erabiltzea.
  • Ikastetxean Bidezko Merkataritzako produktuak edukitzea.
  • Bidezko Merkataritzari buruz sentsibilizatzea.