Ohituren arautegia

Osasuna da bizitza honetan dugun ondasunik garrantzitsuena eta, neurri handi batean, elikaduran eta garbitasunean oinarritzen da. Zer jaten den eta nola jaten den kontutan hartu beharreko ohiturak dira eta, era berean, garbitasunak elikagaiekin lotura zuzena du.
Jantokiko Arau Orokor batzuk:
  • Bazkaldu aurretik eskuak garbitu behar dira.

  • Mahai eta leku bera izango dute ikasturtean zehar.

  • Umea ohitu egin behar da denetatik jaten.

  • Janari guztia jangelan bukatu behar da. Ezin da ezer kanpora atera.

 Ikasleen Ardurak:
  • Ikasleak denetik jan behar du. Probatzen hasi eta progresiboki jaten joan.

  • Arauak bete behar ditu.

  • Isiltasuna eta errespetua zaindu behar dira.

  • Ikasleek mahai eta leku berean jango dute ikasturte osoan.

  • Erabiltzen diren espazio eta materialak errespetatu eta zeuden bezala utzi behar dira.

 Irakasleen Ardurak:
  • Arazoak agertzen badira (jatun txarra, portaera...) gurasoei lehen bait lehen aditzera eman behar zaie.

  • Tutorea arduratuko da bere gelakoek jangelan duten portaeraz informatuta egoteaz.

  • Irakasleen inplikazioa “zehar lerro” bezala landuko da.

  • Arau zuzenak geletan azaldu eta landuko dira.

 Ikasleen ardura zuzena dutenen Ardurak (Monitore eta Jantokiko Arduradunak):
  • Ume arazodunak baleude (jale txarrak, jarrera desegokia dutenak...) tutoreei adierazi.

  • Tutoreari adierazi bere gelak jantokian izaten duen portaera.

  • Bakoitzak garbi izan behar du bere lana zein den. Alegia, lan banaketak ongi zehaztuak egon behar dira.

  • Lasai lan egin umeekin.

  • Bazkaldu ondoren jolastokira bidali umeak.

  • Umeek ezin dute ikastetxetik irten.

  • Erabiltzen diren espazio eta materialak errespetatu eta zeuden bezala utzi behar dira.