Pastoraltza

Pastoraltza taldea Hezkuntza Elkarte guztia uztartzen saiatzen den egitura da. Beraz, guztiok gara Pastoraltza taldeko kideak. Bertan, giza eta kristau baloreak eta ebanjelioa ditugu ardatz. Hau guztia gauzatzeko hainbat ekimen, esperientzia eta proiektu eramaten ditugu aurrera, esate baterako kanpaina ezberdinak, goizeko gogoetak, aisialdia, bolondresak, tutoretzak… Honen bitartez gure Hezkuntza Proiektuaren izaerari forma ematen diogu, ikaslearen, gure misioaren protagonistaren, garapen integrala bermatuz.

OSPAKIZUNAK ETA EUKARISTIAK:

  • Ikasturtearen hasieran Arraten
  • Gabonak
  • Garizuma
  • Hausterre eguna

GOIZEKO GOGOETA:

  • Egunero klasea hasi aurretik gogoeta bat egiten da.
  • Balio guztiak lantzen dira programazio baten bidez.
  • Data zehatzetan sentsibilizazio saioak.

ELKARTASUN ASTEA:

  • Kooperazio proiektuak
  • Inmigrazioa
  • Kanpo Zorra
  • Emakumeen egoera  
  • Errefuxiatuak
  • Bidezko merkataritza
  • Elikagai bankua

JUSTIZIA ETA BAKEA:

Tutoretzan, erlijio klasetan eta Bakearen Aldeko Astean lantzen da

  • Giza Eskubideak
  • Adiskidetasuna
  • Bizikidetasuna
  • Lankidetza
  • Aniztasuna