Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (POI)

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (POI) oinarrizko gaitasunak garatzeko zein irakaskuntza esperientzia gogoangarriak sortzeko balio duen proposamen eraginkorra da. Lan-jario bati esker lortutakoa, testuinguru anitz eta baldintza ezberdinetan egiaztatuta dagoena, ohiko azterketatako azken ebaluazioa gainditzen duena.

POI ikastetxe askotako errealitate bihurtu da, emaitza ezin hobeak ditu eta ikaskuntzarako testuinguru berria (ITB) barnean ezarri nahi dugu, erreminta baliagarria delakoan gaudelako:

  • Oinarrizko gaitasunak garatzeko
  • Ikasle bakoitzari behar duen arreta eskaintzeko
  • Gela barrukoak hobetzeko: motibazioa, auto-estimua, parte-hartzea, inplikazioa, lankidetza...
  • Pentsamendu kritikoaren eta pentsatzen ikasteko gaitasunaren alde egin.