Orientazioa

Orientazio psikopedagogikoa hezkuntzaren oinarrietako bat da, haur eta gazteen garapena eta hazkuntza orekatuak izatea ahalbideratzen baitu dimentsio guztietan, bai arlo akademikoan baita arlo pertsonal, sozial eta familiarrean ere.

Ikaskuntza prozesuan zailtasunak dituzten ikasleak eta Hezkuntza premia bereziak dituztenak atenditzeko orientazio departamendua dugu.

Gure ikastetxeko helburu nagusietako bat, gizartean nahiz ikastetxean bertan aurkitzen dugun aniztasunari erantzun egoki bat ematea da.