La Salle Programak

Ikasle bakoitzari egokitutako hezkuntza eredu batean sinistu, Adimen Anitzen inguruko teoria praktikara eraman pertsona bakoitzak dituen interesak eta talentuak azpimarratuz. Benetako protagonista ikaslea da. kasketa kooperatiboaren bitartez., ezagutza modu bateratuan eratu. Barnetasunean hezi.

Guk berrikuntza proiektuak eta La Salle Sarean ditugun berezko hezkuntza programak aplikatzen ditugu ikasturte desberdinetan.

Hauek guztiek helburutzat dituzte:

- Adimenaren alde guztiak garatu: bertikala, albokoa eta emociónala

- Etorkizunerako beharrezko izando diren zenbait gaitasun eskuratu

- Hezitzaileak proiektu komun bateko partaide izan daitezela sustatu

- La Salleren heziketa eskaintzaren ezaugarri bereizgarriak barneratzea

- Etengabeko berrikuntza pedagogikoan oinarritutako salletar tradizioa jarraitu eta berritu

ulises

    ULISES: suspertze osoa eta goiztiarra. 2 urtetik 2. maila arte lantzen da.


Gure programarik ezagunena. Neuronen Eragite Goiztiarrerako Programa da, Haur Hezkuntza osoa eta Lehen Hezkuntzako lehen bi urteak hartzen dituena. Hiru arlo betetzen ditu, oso ongi definituak:
  1. RN arloa (Redes Neuronales/Neurona Sareak), ikus entzutezkoaren eragite edo estimulazioaren bitartez neurona sareak garatu nahi dituena
  2. PC arloa (Perceptiva-Cognitiva)/Hautemaila-ezagutzailea). Adimen-funtzioen lehen garapena lortu nahi du, ezaguerarako gaitasun gisan ulertua.
  3. CM arloa (Circuitos Motores/Zirkuitu Eragileak). Garapen neuro-eragilea lortu nahi du.
ulises

creaSORMEN: alboko adimenaren garapena (sormena). 5 urtetik aurrera lantzen da.



Adimen laterala
, hau da, sormena garatu nahi duen programa. Programa hau hezkuntza-urrats guztietan garatzen da. Lehentasuna ematen diogu, Adimen Laterala gero eta garrantzizkoagoa baita profil profesional berrietan.

Hezkuntza Mailetatik haratago hedatzen da eta gero eta enpresa erakunde publiko gehiagotan sartuta dago.

 

EMO


optimis   OPTIMIS: gaitasun kognitiboen garapena. 3. zikloan (5-6. mailan).



Gure ikasleen ezaguera gaitasunak garatu nahi ditu Hezkuntza Maila ezberdinetan. Adimen Bertikala garatzea du helburutzat.

Unitate Didaktikoei esker, arlo ezberdinekin lotuta dago. Horrek ikasgaiak lantzea ahalegintzen digu, gaitasunetan oinarrituta.

 

op 

 

ideal    IDEAL: arazoen ebazpenak. 5. mailan lantzen da.



Sortzen diren arazoei aurre egiten ikastea
gure helburuetako bat da. Honako bi arlootan hezi nahi ditugu gure ikasleak: lehenik eta behin, arazoen aurrean izan behar duten jarrera emozional egokian; eta ondoren, arazo horiek konpontzeko prozeduraren garapenean.

 

 

 

ideal

 

 

 

LECTURA  IRAKURKETA ERAGINKORRA: irakurtze ohitura indartzeko euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.

 

LHko 2. mailatik aurrera lantzen da. Irakurketa Eraginkorrak adimenezko lan teknika bereziak erabiltzen ditu, modu berezian bultzatu eta lantzeko: ulermena, intuizioa, abiadura, ikusmen-trebetasuna, oroimena, aurrerapena, etab.

Orain arte honako lan lerroak jarraitu dira:

  • Irakurle proiektua: irakurketa sailkatzen du hezkuntza etapa guztietan.
  • Haur eta Lehen Hezkuntza: etapa hauetarako Irakurketa Eraginkorraren irizpide eta materialak.
  • Lehen eta Bigarren Hezkuntza: Irakurketa Eraginkorra ebaluatzeko informatika programa, jokoak eta irakurketa estrategiak.

 

KUADRO

 

 

   SEIN: arlo anitzeko proiektuak eta ikasketa kooperatiboa ( DBH ).

 

DBHn ondorengo ezaugarriak dituen metodologia esparrua ezartzeko diseinatu da Sein

programa:

- Arlo Anitzeko Proiektuen

araberako lana

- Ikasketa Kooperatiboan oinarritua

- Aurretik landutako La Salle programak jasotzen dituena.

Partekatutako Arlo Anitzeko Proiektuak (EAAP)

dira Sein programaren bizkarrezurra. Proiektu horiek arazo irekiak balira bezala aurkezten dira eta ikerketa prozesuak martxan ipintzeko beharra izango duten curriculum arloek ebatzi beharko dituzte.

Prozesua hezitzaile eta ikasleen arteko inguru ireki eta kooperatibo batean garatzen da eta familiek ere partehartzen dute, noizbehinka.