Diploma Duala

Batxilergoko programa den Diploma Dualak, aldi berean, bi titulu lortzeko aukera eskaintzen du: tokian tokiko ikaslearen herrialdekoa eta estatu batuarra.

Izan ere, ikasleak, une berean, bi ikastetxetan egiten du ikasturtea; aurrez aurre bere herrialdekoan eta amerikarrean birtualki.

Academica Corporation-ek sortu du programa hau, ikasleak egoki pretatzeko eta trebatzeko, oso lehiakorra den merkatu globalizatu bati aurre egiteko.

Birtuala den diseinu curricular bati esker, hautazko gaiak dituena eta kredituak ematen dituena, Academica-k goi mailako formakuntza eskaintzen die ikasleei estatu batuar unibertsitateetan ikastea nahi badute.

Eskola sorterriko irakasleek ematen dute ingelesez, horrela ikasleek lan merkatuan hain garrantzitsua den hizkuntza praktika eta hobetu dezaten.