Eskola kontseilua

Hiruhilean behin biltzen da (astearte bat), egutegi orokorraren arabera

Zer da Eskola Kontseilua:

 

54. Art.- Eskola Kontseilua.

1.Eskola Kontseilua da Ikastetxeko Hezkuntz Elkarte guztiko partehartze organorik gorena. Horren eskuduntza Ikastetxean ematen diren erregimen orokorreko irakaskuntza arautu guztietara hedatzen da eta, hala behar balitz, iharduera osagarri eta eskolatik kanpokoetara.

 

55. Art.- Osakera.

1. Eskola Kontseilua osatuko dutenak honakook izango dira:

a) Zuzendari .

b) Ikastetxeko Erakunde Titularraren hiru ordezkari.

c) Irakasleen lau ordezkari.

d) Ikasleen gurasoen lau ordezkari.

e) Administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari bat.

2. Ikastetxeko Idazkaria Eskola Kontseiluan egongo da. Hitza izango du baina botorik ez.

 

56. Art.- Hautaketa, izendapena eta bete gabeko postuak.

1. Hezkuntz Elkartearen sektoreetako ordezkariak hautatu eta izendatzea eta ordezkari horien bete gabeko postuak behin behinekoz betetzea Eusko Jaurlaritzaren 1997ko urtarrilaren 22ko 7. dekretuaren arabera egingo da, berauk arautzen baitu Eskola Kontseiluaren hautaketa eta  eraketa prozedura.

 

57. Art.- Eskuduntzak.

1. Eskola Kontseiluaren eskuduntza izango da:

a) Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren prestakuntzan eta aplikazioan esku hartzea.

b) Erakunde Titularraren proposamenez Ikastetxeko Barne Erregimenaren Araudia onestea.

c)Zuzendaritza taldeak prestatuko duen ikastetxearen Urteko Programazio Orokorra onetsi eta ebaluatzea.

d) Erakunde Titularraren proposamenez Ikastetxearen Aurrekontua eta Urteko Kontuematea onestea.

e) Zuzendaria izendatu eta kargutik kentzeko erabakian esku hartzea Araudi honetako 41. artikuluan ikusitakoaren arabera.

f) Irakasleak hautatu eta horiek lanetik botatzeko erabakian esku hartzea indarreko legediaren eta araudi honetako 17. artikuluaren arabera.

g) Itundutako mailetan ikasleak onartzeari buruzko arau orokorrak betetzen direla bermatzea.

h) Ikasleei egin beharreko zuzenketak onestea bizikidetza berreskuratzeko, horren nahasmendu larriak gertatu badira.

i) Eskola iharduera osagarriak, eskolaz kanpoko ekintzak eta eskola zerbitzuak programatu eta garatzeko araupideak prestatzea.

j) Eskolaz kanpoko iharduerak burutzeko ikasleen gurasoen ekarpenak onestea Erakunde Titularraren proposamenez, hala behar izanez gero, eta eskola zerbitzuena itundutako mailetan, eskuduntza hori Hezkuntza Administrazioak onartuko balu.

k) Kultur, kirol eta jolas ihardueretan Ikastetxeak izango duen partehartzeari buruzko irizpideak ezartzea eta baita Ikastetxeak lankidetza eskaini dezakeen laguntza ekintzetan izango duena ere.

l) Beste Ikastetxekin lankidetza harremanak ezartzea kultur eta hezkuntza helburuekin.

m) Ikastetxearen  iharduera orokorra gainbegiratzea  administrazio eta irakaskuntza ikuspegietatik.

2. Aurreko zenbakiaren b), c), d), i), , k), l) eta m) letretan adierazitakoarekin zerikusia duten Erakunde Titularraren proposamenak Eskola Kontseiluak aldatu ahal izango ditu, Erakunde Titularrari horretarako adostasuna bereziki eskatu ondoren.

 

58. Art.- Funtzionamendu erregimena.

Eskola Kontseiluaren funtzionamendua honako arauen bidez arautuko da:

1. Eskola Kontseiluaren bileretarako deialdiak Zuzendariak  egingo ditu eta berau izango da mahaiburu. Deialdia, gutxienez, zortzi egun aurretik egin beharko da eta horrekin batera eguneko gai-zerrenda joango da. Premiak horrela agintzen duenean, deialdia hogeita lau ordu aurretik egin ahal izango da.

2. Eskola Kontseilua, normalean, urtean hiru aldiz bilduko da, ikasturteak dituen hiru hiruhilabeteko horietako bakoitzean. Eta Lehendakariaren ekimenez aparteko izaeraz bilduko da, horrek eskaturik edo Erakunde Titularraren edo gutxienez Kontseiluko kideen erdiak egindako eskariaz.

3. Kontseilua berritzeko Araudi honen 56. artikuluaren arabera jokatuko da.

4. Eskola Kontseiluaren eraketak balio osoa izango du bileretara bertako kideen erdiak baino bat gehiago agertzen direnean.

5. Lehendakariak pertsona bakarreko gainerako organoei eta txostenerako edo aholkularitzarako beharrezko ikusten dituen pertsonei bileretarako deialdia egin ahal izango die. Hauek ordea, hitza izango dute baina botorik ez.

6. Erabakiak hartzeko bertaratutakoen erdiak baino bat gehiagoren botoa izan beharko da. Berdinketa kasuetan Lehendakariaren botoa erabakiorra izango da.

7. Kide guztiek boto partikularrak emateko eskubidea izango dute eta baita horiek aktetan jasota geratzekoa ere.

8. Botazioak isilpekoak izango dira pertsonei buruzkoak direnean edota botoa emateko eskubidea duen bertaratutako batek hala eskatzen duenean.

9. Aztertutako gaiak isilpean gorde beharko dituzte bertaratutako guztiek.

           10. Ikastetxeko Idazkaria izango da Kontseiluko Idazkaria. Bilera guztien akta jasoko du baina hurrengo bileran eskubide osoa izango da bidezko diren zuzenketak egitea eskatzeko. Onetsi ondoren Idazkariak sinatu egingo du eta fede emango du Lehendakariaren oniritziarekin.

           11. Kontseiluko kideek Lehendakariari azaldu beharko diote bileretara ez agertzearen arrazoia.

          12. Ikastetxeko Zuzendaritzaren eta Kontseiluaren arteko adostasunez Batzordeak eratu ahal izango dira, horiek sortzeko erabakian zehazten diren osakera, eskuduntzak, iraupen eta funtzionamendu erregimena izanik.