Misioa-Ikuskera-Baloreak

MISIOA

Itunpeko ikastetxe bat gara ISEn (Irakaskuntza Sustatzeko Elkartea) kidetutako familien esku duena tituludun izatea eta La Salle Ikastetxeen Sareko partaide dena.

Eibarko La Salle ikastetxeko hezkuntza elkartea ikastetxeko bizitzan parte diren pertsona guztiek osatzen dute. Hezkuntza proiektu kristau eta eleanitza eskaintzen du, 2 urtetik 18 urtera, ikas-irakaskuntza prozesu osoa betetzen duena: HH, LH, DBH eta Batxilergoa. Gizarte orekatu eta solidario baten alde egiten duen proiektua, gizartearen gisa eta kultur balioei erreparatzen diena, baita gure ikasle eta familien integrazio eta dibertsitateari ere.

Horretarako gizatalde kualifikatua dugu, etengabeko formakuntzan ari dena, hezkuntza proiektu berriak bultzatzen dituena eta inguruko beharretara egokituta dagoena.

IKUSKERA

La Salle  Sareko ikastetxea izatea, honegatik aintzatetsia:

  • Ikasleen gaitasunak ahalik eta gehien garatzeagatik, beraien dibertsitatea kontuan izanik.
  • Akademikoki lortutako emaitza bikainengatik euskararen erabilera sustatzeko eta hezkuntza eleanitza lortzeko hartutako konpromisoagatik, globalizatutako gizarte bati erantzuna emanik.
  • Kristau eta salletar balioetan hesteagatik, gizarte orekatu eta solidarioa lortzeko pertsonak formatzeko ardura izanik
  • Kudeaketa eraginkorra egiteagatik, ikastetxearen ekonomia eta ingurugiro jasangarria bermatuz.

BALOREAK

ERANTZUKIZUNA: Hezitzaileek eredua izanez ikasle guztien hezkuntza garapen integrala sustatuko dute.

BERRIKUNTZA ETA SORMENA: Sormenerako eta iniziatibarako berrikuntza pedagogikoak dituzten  programak bultzatzen ditugu  eta errealitate ikuspuntu ezberdinetatik ikusteko gaitasuna sustatuz.

BIZIKIDETASUNA: Bultzatu egiten dugu lankidetza, errealitatea guztiekiko begirunea, parte hartzea, zintzotasuna eta elkartasuna.

JUSTIZIA ETA BAKEA: Haur eta gazteak pertsona zaurgarienen errealitate zehatzetara hurbiltzen ditugu.

BARNETASUNA: Lasaitasuna, autoestima, bizipen eta emozioen adierazpena eta enpatia indartzen ditugu.

TRANSZENDENTZIA: Gure eskolak kristau balioetan oinarritutako  esperientzia fededuna bizitzea ahalbideratzen du.