Jende Xumea

Gazte talde bat gara, 19 eta 23 urte bitartekoak, La Salleko ikasle ohiak. Gure abentura Tandanacuin hasi bazen ere, orain proiektu berri bat jarri nahi dugu martxan: Jende Xumea Eibar.

Proiektu hau Latinoamerikako herrialde batera joatean datza eta bertan gure helburua laguntza eskaintzea da (hezkuntzan, eraikuntzan, jangeletan,...).