Izartxo LH

izartxo2La Salle Isasiko ikastetxean urte asko daramagu Ludotekarekin (konkretuki 1993tik). 

Eskeintza LH 3., 4., 5. eta 6. mailan da. Bertan parte hartzea, dohainekoa, irekia eta librea da ikastetxeko ikasle guztientzat, eta ziur egon osagarria interesgarria eta aberatsa izan dela zuen seme-alaben heziketan. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu zuen seme-alabek aisialdian hazteko aukerak izan ditzatela: harremana, talde izaera, ardura, elkartasuna, dibertsioa, euskara, sormena…

Topaketak, egutegian finkatutako zenbait Larunbat arratsaldetan egingo genituzke, La Salle Isasi Ikastetxean, 16:00etatik 18:00rak bitartean. Ikasleen adinari egokitutako jolas, eskulan eta ekintza interesgarriak dauzkagu prestatuak.

Anima itzazue zuen seme alabak beren lagunekin aisialdiaz disfrutatzera etor daitezen!!!