Izartxo

IZARTXO gure ikastetxeko aisialdi taldeak duen izena da. Bertan, IZARTXO Ludoteka, IZARTXO LH eta IZARTXO DBH ezberdintzen ditugu.

izartxo logo.JPG

Gaur egungo haur eta gazteek aukera pila dituzte beraien aisialdia “betetzeko”. Hala ere, gure kontsumo eta teknologia berrien gizarte honek hutsune asko sortzen ditu denbora hau betetzeko garaian.

Izartxo proiektuak aukera ezberdinak eskaintzen ditu adin ezberdinetako partaideentzat, gure haur eta gaztetxoek ondo pasatzeko beste bide batzuk ezagutu ditzaten. Hau gutxi balitz, balioak lantzeko eta konpetentziak garatzeko ere balio du.

Eibar, gure herrian, arlo honetan dagoen eskaintza urria izanik, Izartxok ikastetxeko umeei aukera hau zabaltzea proposatzen du.

Dena dela, IZARTXO ez da kurtsoarekin batera ekainean bukatzen, bertako partaideek beste zenbait jardueratan parte hartzen baitute. Hala nola :

  • Lankidetza Mahaiaren Ekintzak.
  • Eibarko Solidaritatearen Astea.
  • Aldizkako kanpainak.
  • Familien Eguna San Asension.
  • Udalekuak.

EGUTEGIA IKUSI