Aisialdia

Eskolaz kanpoko ekintzek ongi pasatzean eta baloreekin loturiko hezkuntza garatzean dute bere fundamenturik nagusiena.

Heziketa egoki bat ez da gela barruko jardueretan eta eskola-liburuetan soilik sustraitzen. Betiko praktika hauekin batera, eskolaz kanpoko ekintzek ikasleen heziketa bultzatu eta osatzen dute. La Salle ikastetxeetan betidanik kontutan izan dugu ezaugarri hau, eta ondorioz, eskolaz kanpoko ekintza multzo zabal eta anitz bat eskaintzen saiatzen gara. Multikirola, ingelesa, musika, eskulanak edo patinajea hoietariko zenbait lirateke. Hala ere, La Salle Eibarren aurkezten dugun berrikuntzarik nagusiena jarduera propioak dira, hau da, irakasle, guraso edo ikasle ohiek modu boluntarioan zuzendu eta garatzen dituztenak (Ludoteka, Urtekaria, Udalekuak, Sukaldaritza,...).