Zorionak eta uda zoriontsua izan!

2017-07-14T09:42:05+02:00
Zorionak eta uda zoriontsua izan!

Zorionak ikasle, familia eta irakasle guztioi. Beste ikasturte bat konpartitu dugu eta orain merezitako oporrak disfrutatzea tokatzen zaigu.
Beste ikasturte batez eskolako ekintzak bukatzear merezi ditugun oporrak heltzen ari dira. Eskerrak ematen dizkizuegu ikastetxeko heziketa jardueretan zuzenki parte hartu duzuenoi. Bestalde, kontuan izateko ohar garrantzitsu hauek jakinarazten dizkizuegu:

 1.    Haur Hezkuntzako ikasleak: ikasturtea irailaren 6an hasiko da. 3, 4 eta 5 urtekoak ohiko ordutegiarekin hasiko dira, 9:15etik 12:15era. Lehen Hezkuntzan anaia-arrebak dituztenak 13:00 arte ere geldi daitezke ikastetxean tutoreari jakinaraziz. 2 urtekoak, irailaren 16an, goizean, buelta bat emango dute ikastetxetik andereñoarekin harremanetan jartzeko eta beharrezko oharrak jaso ahal izateko..

2.      Lehen Hezkuntzako ikasleak: ikasturtea irailaren 6an hasiko da 9:00etatik 13.00etara.

3.      Bai Haur zein Lehen Hezkuntzan, irailaren 22 arte klaseak goizez bakarrik emango dira. 25etik aurrera klaseak goizez eta arratsaldez, ohiko ordutegian.


4. DBH eta Batxilergoko ikasleak: irailaren 6an, 10:30ean aurkezpena eta lehenengo oharrak emango dituzte tutoreek. 11atik aurrera, ohiko ordutegian.

Edozein argibiderako badakizue zuen esanetara gaudela. Ikastetxean lana egiten dugun guztion izenean uda zoriontsua opa dizuegu. Jaso ezazue gure agurrik beroena.