Udalekuetako Topaketa

2009-11-23T15:40:00+01:00
Udalekuetako Topaketa
Aurreko larunbatean ( Irailak 21 ), Azitain, Isasi eta San Luis-Mendiolabetik uztailean San Asensioko Udalekuetan parte hartu zutenen arteko topaketa ospatu genuen Isasiko ikastetxean.

Larunbatean urtero ospatzen dugun Udalekuetako Topaketa izan genuen Eibarren. Eguerdiko ordubatetan La Salle Isasiko patioan batu, eta La Salle - San Luis Donostiako taldeari harrera egin bezain laster, bertako jantokian bazkaltzen izan ginen. Guztira 102 ikasle eta 12 bat begirale elkartu ginen eta bazkal ostean jolasean eta solasaldian giro onean aritzeko aukera polita izan genuen. Uztailean berriz ere elkar ikusteko aukera izango dugu San Asensioko Udalekuetan. Ordurarte, hemen dituzue topaketako zenbait argazki.

 

Argazkiak Ikusi