"Trapu zikinak" antzerkia

2010-03-17T10:00:00+01:00
"Trapu zikinak" antzerkia
Bizitza antzerkia denez, Azitaingo La Sallen azken hilabeteotan gogo handiz prestatu dugun antzezlana ikustera gonbidatzen zaituztegu. “Trapu zikinak” lanak auzoteria berezi baten elkarbizitza erakutsi nahi digu. Ikastetxeko 1. Batxilergoko ikasleak, zenbait ordutarako, antzezle bitxi bihurtuko dira eta han egongo zaretenokin ondo pasa dezagula nahi dugu

Abagunea aprobetxatu nahi dugu guztiok egindakoa eskertzeko, hots, antzezleek jarri duten kemena eta ikuslegoa bertaratzea nahi dugu aldez aurretik. Azitaingo La Sallek kulturarekin duen konpromisoa geletatik at doa, honekin ere ikasleak formatu egiten baititugu. Konpromiso hau gizarteratu ere egingo dugu, La Sallek duen GKEri, PROYDE-PROEGAri, sarrerekin ateratako zati bat emanez aurtengo bere proiektuan erabili dezaten. Proiektu honek Boliviako haurrei eskolako materiala erostea du helburu.

Beraz, martxoaren 18an, osteguna, Unibertsitate Laboralean espero zaituztegu. Goizeko 11:30ean Azitaingo ikasleak eta arratsaldeko 19:00ean gurasoak eta ikusleak. Arratsaldeko saioan 18 urtetik gorakoek 5€ ordainduko dute eta adin gutxikoek 3€.

DVn agertutako berria

argazkiak ikusi