TANDANACUI TALDEA BERRIZ SAN ASENSION

2010-04-16T11:10:00+02:00
TANDANACUI TALDEA BERRIZ SAN ASENSION
Aste Santuan La Salle Azitaingo ‘Tandanacui’ taldeko hainbat kidek 3 egun pasa zituzten San Asension (Errioxa). Bertan, aurreko urtean bezala, beste Tandanacui taldeetako jendea ezagutzeko aukera paregabea izan zuten.

Lehendabiziko orduak izenak ikasteko izan ziren, honetarako hainbat ariketa prestatuta zituzten.

Bigarren egunean, hainbat kilometrotara zegoen gaztelura eraman gintuzten. Zoritzarrez, euria egin zuen eta guztiok blai-blai eginda bukatu genuen. Arropa sikatu, dutxa bero bat hartu eta bazkaldu ostean erlaxazio ariketak egin genituen, baita bideo bat ikusi ere.tandanacui san asension 2

Azkenengo gauean, urtero bezala, bi irakasle mozorrotu egin ziren eta festari hasiera eman zioten. Talde bakoitzak prestatutako dantza, jolasa, antzerkia… antzeztu ondoren disko festa hasi zen, leher eginda bukatu genuen eta lotara joan ginen. 

Azkenengo egunean, gosaldu eta agurtu egin ginen. Bakoitzari opari sinboliko bat eman ostean, autobusa hartu genuen.  

tandanacui san asendion 1