STARTinnova

2014-11-13T15:30:00+01:00
STARTinnova
STARTinnova programaren bigarren faseko elkarrizketa digitala La Salle Azitaindik zuzendu zen pasa den azaroaren 12an. Diario Vasco-n agertutako bideoa ikus dezakezue.

Bideoa Ikusi

Iñigo Irizar, enpresa dinamizatzaile eta inbertitzailea, izan zen gonbidatua  eta proiektu baten aurkezpena eta garapena egiterako orduan kontuan hartu beharreko gaiez aritu zen, garrantzia emanez inbertsioaren ikuspuntuari.

Ekonomia jorratzen duten ikasleak izan ziren bertan eta zuzenean gonbidatuari galderak egiteko aukera izan zuten. Beraiekin, Mireya Jaureguibarria egon zen ikastetxeko Ekonomiako irakaslea eta proiektuaren arduraduna dena. Iaz tutorea izanik, hamar proiektutik lehendabiziko saria lortu zuten.