Sanandresak Isasin

2010-12-01T10:25:00+01:00
Sanandresak Isasin
Aurten ere San Andres festa ospatu genuen Isasiko ikastetxean. Patioa baserritarrez bete zitzaigun eta gure azoka paregabea izan zen!

Aurreko ostiralean, azaroaren 26a, San Andres jaia ospatu genuen Isasiko ikastetxean. Gure ikasleek ekarritako produktuekin Azoka guztiz polita prestatu genuen eskolako frontoian, aza eta kalabazen artean aintzinako tresna ugari ikus zitekeelarik. Gainera, txorixo goxoa prestatu ziguten AMPAko zenbait gurasok, Amaia gure sukaldariaren agindupean.

Arratsaldean, festak jarraitu zuen patioan eta baserritar guztiek dantza egiteko eta sokatira lehiaketan parte hartzeko aukera izan zuten. Benetan jai giro polita izan genuela San Andres egunaren zai !!! Honen lekuko, nola ez, ospakizuneko zenbait argazki dituzue hemen.