Sanandresak Isasin

2009-11-30T15:45:00+01:00
Sanandresak Isasin
Aurreko ostiralean ( Azaroak 27 ) Isasiko ikastetxean Sanandresak ospatu genituen. Aurten ez genuen jaialdirik izan, baina urtero bezala, gure ikasleek azoka polita prestatu zuten beraiek etxetik ekarritako janari eta tresnekin.

Musika, baserritar jantziak eta txorizo goxoa ere izan genuen egunean zehar, Eibarko patroiaren eguna behar den bezala ospatzeko. Datorren urtean azoka berria prestatu bitartean, hona hemen aurtengo azokako argazki batzuk.

Argazkiak ikusi.