PROEGA ASTEA 2020

2020-03-05T17:23:00+01:00
PROEGA ASTEA 2020
Badator PROEGA astea, gure eskolako solidaritza astea. Datorren astetan zehar eskolan egingo diren hainbat ekintzaren bitartez, salletarrok mundu mailan dugun proiektu solidario bat lagunduko dugu.

PROEGAren kanpaina martxoaren 9tik 28ra arte izango da.

Aurtengo laguntza azken urteetan bezala Argentinara zuzenduko dugu, Eibarko Udalak emaniko dirulaguntzari esker, bertako Cordoba hiriko Malvinas Argentinas auzoan dagoen Hector Valdivielso Bigarren Hezkuntzako ikastetxea eraikitzeko izango da.

Hona hemen egingo diren zenbait ekintza:

  • SOBRE TXIKI BAT eramango dute zuen seme-alabek astelehenean etxera, ekarpen ekonomikoa egin ahal izateko.
  • SENTSIBILIZAZIO EKINTZAK gelako ordutegiaren barnean.
  • PINTXO SOLIDARIOA salduko dugu Isasin martxoaren 27an
  • Gure ekitaldia nagusia PROEGA EGUNA izango da: martxoaren 28an, Untzaga Plazan ospatuko dugu. Han, merkatu solidarioa, bidezko merkataritza eta Isasiko Izartxo Taldeak antolatutako jokuak izango ditugu. Merkatu solidarioa egiteko zuen laguntza ezinbestekoa zaigu. Etxean, garajean,… erabilgarri dauden baina erabiltzen ez dituzuen hainbat gauza izango dituzue: panpinak, pelutxeak,  komikiak, jostailuak, lepokoak, belarritakoak, poltsoak, foulards, puzzleak, …

Eskerrik asko!