Prentsa tailerreko ikasleak "NI KAZETARI" lehiaketan sarituak

2010-01-15T11:30:00+01:00
Prentsa tailerreko ikasleak "NI KAZETARI" lehiaketan sarituak
DBH 4. mailako sei ikaslek El Diario Vasco egunkariak antolatutako "Ni Kazetari" izeneko lehiaketa irabazi dute. Guztira, Gipuzkoako beste 42 ikastetxek parte hartu zuten arren, ikasle hauek egindako lan bikainak bere saria izan du eta hiru sarietako bat jasoko du.

Gainera, Egunkari Digital Onenaren saria jasotzeko hautagaietako bat da. Urtarrilaren 15ean izan da sari banaketa ofiziala, Donostian El Diario Vascok duen egoitzan. Amaia Ecenarro irakasleak aukera hau aprobetxatu nahi du  Prentsa Tailerreko ikasle guztiek ipini duten jarrera eta lan kementsuagatik zoriontzeko. 

Sarituak hauek izan dira:

  • Erik Lantz
  • Mikel Undagoitia
  • Aitor Divasson
  • Sergio Morenza
  • Xabier Belastegi
  • Nestor Gisasola

 Zorionak!

 ni kasetari 3

Argazki Galeria Ikusi

DV-n agertutako berria ikusi

Lana ikustea nahi izanez gero, hemen duzue linka: