Pobrezia Zero Nazioarteko Eguna

2014-10-21T09:10:00+02:00
Pobrezia Zero Nazioarteko Eguna
"Pobrezia Zero Nazioarteko Eguna dela eta, La Salle Azitain ikastetxeak sentsibilizazio jarduera bat egin du Untzaga Plazan (Eibar), pasa den ostiralean, urriaren 17an.

Bertaratu direnak 1 eta 2. DBHko ikasleez gain, gure GKE PROYDE – PROEGAko kideak eta Tandanacui gazte taldea izan dira. Plazaren inguruan oinezkoei munduko pobreziarekin nola buka daitekeen galdetuz aritu ziren. Erantzun guztiak hormairudietan itsatsi zituzten, edonork irakur zitzan.

Ikasleek erantzun hauek etorkizunean aintzat hartuko dituztelako ziurtasuna daukagu.

Eskerrak denoi egindako guztiagatik eta sortutako giro atseginagatik."
logo