3.835 ESKER !!!

2012-04-16T12:45:00+02:00
3.835 ESKER !!!
Gure ikastexeetan Elkartasunaren Astea ospatu ondoren, aurtengo PROYDE-PROEGA kanpaña guztiz arrakastatsua izan dela esan dezakegu. Jasotako dirutza 3.835 € izan da, eta ondorioz, aurten ere, Córdoba (ARGENTINA) hiriko S. Héctor Valdivielso ikastetxera hainbat laguntza eta baliabide iritsiko dira zuen ahaleginari esker.

Gure aldetik, eskerrik beroena ematea besterik ez zaigu geratzen, bai tortillak prestatzen eta zumoak banatzen egon zirenei eta baita etxetik zuen laguntzatxoa sobreetan ekarri zenuten guztiei. MILA ESKER bene benetan !!!

Ondorengo argazkiak ihaz Argentinaldean PROYDE-PROEGArekin bolondres egon ziren salletarrek atera zituzten. Bertan ikus dezakezue ikastetxe horretan zuei esker lortu diren hainbat baliabide. Eta gogoratu: " Jende xume asko, gauza xume asko eginez, toki xume askotan, mundua alda dezake".



INFORMATIKA GELA

malv 2.JPG

 

JANTOKIA

malv 3.JPG

 

LIBURUTEGIA

malv 4.JPG

 

PATIOA

malv 5.JPG

 

 

 

Isasiko Ospakizuna ARGAZKIAK