MARTXOA, ELKARTASUNAREN HILABETEA

2018-03-06T09:28:00+01:00
MARTXOA, ELKARTASUNAREN HILABETEA

Pastoral Departamentutik eta PROEGA salletar GGKEtik gatozkizue gure elkartasun proiektuen berri ematera.

PROEGAren kanpaina martxoaren 5tik 17ra arte izango da.

Aurtengo laguntza Argentinara ere zuzenduko dugu, Eibarko Udalak emaniko dirulaguntzari esker, bertako Cordoba hiriko Malvinas Argentinas auzoan dagoen Hector Valdivielso Bigarren Hezkuntzako ikastetxea eraikitzeko izango da. Horregatik, gure ikastetxetako familiok diruz lagundu nahi badiozue proiektu honi, seme alabari emango zaion kartazalean bidal dezakezue.

Gure ekitaldia nagusia PROEGA EGUNA izango da: martxoaren 17an, Untzaga Plazan ospatuko dugu. Han, merkatu solidarioa, bidezko merkataritza eta Isasiko Izartxo Taldeak antolatutako jokuak izango ditugu. Merkatu solidarioa egiteko zuen laguntza ezinbestekoa zaigu. Etxean, garajean,… erabilgarri dauden baina erabiltzen ez dituzuen hainbat gauza izango dituzue: panpinak, pelutxeak,  komikiak, jostailuak, lepokoak, belarritakoak, poltsoak, foulards, puzzleak, …

Eskertuko genizueke ikastetxera ekartzea, guretzako baliorik ez duenak, besteentzako balioa izan dezakeelako. Martxoak 16, gauza biltzeko azken eguna izango da. Eskerrik asko!

Gainera, martxoak 15ean, gure GGKE den PROEGAk, Elikagaien Bankuarekin batera eta Udaletxeko Gizarte Zerbitzuek zuzenduta, beharrean dauden Eibarko familientzako hileroko elikagaien banaketa egingo du. Horretarako, PROEGAtik zuen laguntza eskatzen dugu egoera larrian dauden herrikideei oinarrizko elikagaiak eskaintzeko.

Aldez aurretik eskerrak emanez eta egun hauetan bertara etortzeko gonbidapena luzatuz, agurtzen zaituztegu.


PASTORAL DEPARTAMENTUA – PROEGA – TANDANACUI