MARTXOA, ELKARTASUNAREN HILABETEA

2017-03-07T08:53:00+01:00
MARTXOA, ELKARTASUNAREN HILABETEA
Pastoraltza Departamendua eta PROEGA salletar GGKE, Tandanacui taldearen laguntzaz, gure elkartasun proiektuen berri ematera gatozkizue.

Lehenengoz, martxoaren 8an, gure GGKE den PROEGAk, Elikagaien Bankuarekin batera eta Udaletxeko Gizarte Zerbitzuek zuzenduta, beharrean dauden Eibarko familientzako hileroko elikagaien banaketa egingo du.

Egun berean, martxoaren 8an, Emaus Fundazioaren ekimenari jarraituz eta, Eibarko Udaletxearen diru-laguntzarekin, Bidezko Merkataritzari buruzko hitzaldi bat antolatuko dugu La Salle Isasi ikastetxean, arratsaldeko 17:00etan.

Martxoaren 12an, larunbatean, Untzagan, goizeko 10:30etatik 13:00etara, PROEGA EGUNA ospatuko dugunez, merkatu solidarioa, Lehen Mailan dauden gure futbol taldeen elastikoen zozketa (Boliviara joango diren Jende Xumea taldearen bost gazterentzat) eta Bidezko Merkataritza antolatuko ditugu.    

Gainera, Isasiko Izartxo taldeak 11:00etatik 13:00etara herriko haurrentzako jokoak antolatuko ditu.

PROEGAko proiektuari ekonomikoki lagundu nahi baduzue, ikastetxera deitu.

Aldez aurretik eskerrak emanez eta egun hauetan bertara etortzeko gonbidapena luzatuz, agurtzen zaituztegu.