Maiatzaren 14, ostiralean, tren zerbitzua bertan behera geratuko da Ermua eta Ardantza artean

2010-05-14T09:00:00+02:00
Maiatzaren 14, ostiralean, tren zerbitzua bertan behera geratuko da Ermua eta Ardantza artean
Lanak direla eta, Euskotrenek informatu digunez, maiatzaren 14, ostiralean, tren zerbitzua bertan behera geratuko da Ermua eta Ardantza artean. Trena erabiltzen duten ikasleak autobusa har dezakete ondoren datozen geralekuetan.

Ardantzan bertan eta Eibarren hartzen dutenek ez dute inongo aldaketarik izango, geltoki hauetan zerbitzua normaltasun osoz izango baita.

ERMUA

Deportes Jator ondoko autobus geralekua

ERROTABERRI

San Antonio Auzoko autobus geralekua

SAN LORENTZO

Semaforo ondoko oinezkoen pasabidea, autopista sarrera ondoan

UNIBERTSITATEA

Unibertsitateko autobus geralekua (Firestone aurrean)

AMAÑA

Armeria Eskolako autobus geralekua

 Itzultzeko, 13:15ean, autobusek ikastetxean bertan jasoko dituzte.