Literatur bazkaria

2009-06-07T12:20:00+02:00
Literatur bazkaria
Ekainak 5, literatur bazkaria izan genuen La Salle ikastetxeko hainbat irakasle eta ikaslek. Euskara sustatzeko asmoz egiten ditugun makina bat saioetako azkena izan dugu aurtengo hau. Anjel Lertxundiren "Zoaz infernura laztana" liburua izan genuen hizpide eta esan beharra dago oso interesgarria izan zela liburuaren eta idazle izatearen gainean Anjelek esandako guztia. Ikasle Batzordeko zenbait ikasle egon ziren bertan, irakasleekin eta Anjelekin euskararen inguruan une atseginez pasatuz.