La Salle Eibar Mendi Taldearen 25. Urtemuga

2012-11-15T11:35:00+01:00
La Salle Eibar Mendi Taldearen 25. Urtemuga
Pasa den larunbatean ( Azaroaren 10ean ), La Salle Eibar Mendi Taldekoek bere 25. urtemuga ospatu zuten. 70 pertsona inguru bildu ziren, lehenbizi Urko mendirainoko mendibuelta eginez eta ondoren Iruki sagardotegian giro paregabean bazkari bat ospatuz eta hamaika argazki, momentu eta pasadizo gogoratuz. Beraz, azken 25 urteotan mendiak elkartu dituen hainbat salletar eta lagunen bilera ezin hobeto atera zen. Zorionak eta eskerrik asko denoi !!!