La Salle Azitaingo ikasleen irterak

2013-03-01T11:55:00+01:00
La Salle Azitaingo ikasleen irterak
Pasa den asteazkenetik larunbatera bitartean Batxilergoko ikaskeek urteroko txango kulturala izan dute, Madrilera 1. mailakoak eta Bartzelonara bigarrenekoak.

Batx 2 Bartzelonan

"Otsailaren 20an, asteazkena, 2.Batxilergoko ikasleok Marian, Maite eta Juan Mariren konpainiarekin Bartzelonarako bideari hasiera eman genion.

Lehenbizi, Zaragozan egin genuen geldialdi bat, eta bertan, Pilarikako basilika bisitatu genuen. Ondoren, Bartzelonarantz jarraitu genuen.

Bartzelonan autobus batean, gida baten laguntzaz, Montjuic, La Sagrada Familia, Parc Güell ... bisitatu genuen. Arratsaldean portua ezagutu genuen itsasontziz.

Azkenik, Andorrara joan ginen Caldeako span ordu batzuk igarotzera. Gure bidaia Seu d' Urgellen bukatu genuen.

Autobusean bueltatzean, denok lotan, Bartzelonan zein ondo pasa genuen gogoratuz."

Barcelona

Batx 1 Madrilen

"La Salle Azitaingo 1. Batxilergoko ikasleok otsailaren 20tik 22ra Madrilen izan ginen. Lehenengo geldialdia Burgosen egin eta bi taldetan banaturik Katedrala bisitatu genuen, "Papamoscas" aho zabalik disfrutatuz. Hiriko alde zaharrari buelta bat eman ostean, Madrilera abiatu ginen.

Iluntzean “El Rey León” musikala ikustera joan ginen eta ia hiru orduko iraupenai izan arren, denok, bai ikasleok bai irakasleek, aho batez ikuskizun harrigarria izan zela esan genuen.

Madrili autobusez bira eman genion, Bernabeu futbol zelai ikusiz eta dauden monumentueak ezagutuz ( Cibeles, Puerta del Sol, la Almudena...). Arratsaldez, Picassoren Gernikaz gozatu genuen Reina Sofia Museoan.

Ostiralean, Segoviara jo genuen Akueduktoa ikustera.

Egun berean Eibarrera itzuli giren. Bidaia aparta izan zen."