La Salle Azitaingo ikasleak Zarautzen surf ikastaro bat egiten

2012-10-04T08:40:00+02:00
La Salle Azitaingo ikasleak Zarautzen surf ikastaro bat egiten
"La Salle Azitaingo ikasleak oraingo honetan Zarautzen izan dira surf ikastaro bat egiten, irailaren 25ean eta urriaren 3an.
Txangoaren heburua, ongi pasatzeaz gain, ikastetxean egin ezin dituzten kirolak praktikatzea da. Zarauzko ikastaroan oholaren mantenimendua erakutsi zieten eta zein jantzi eta olatu diren egokiak . Bestalde, haretan hainbat ariketa ere egin zituzten. Honen guztiaren ostean uretara abiatu ziren. Eguraldi bikaina izan zuten eta goizeko ordu horietan uraren tenperatura hotza bazen ere, ikasitakoa martxan ipintzeko ez zuten inolako aitzakiarik jarri. Zenbaitek, praktika gutxi izan arren, lortu zuten olatu gainean mantentzea. 
Bukatzean Eibarrera itzuli ziren nekatuta baina hitz eta pitz aritzeko gogoz. Ziur guztiek oroituko dutela egun hau."