LA SALLE AZITAINGO ANTZERKI SOLIDARIOA

2015-03-23T08:45:00+01:00
LA SALLE AZITAINGO ANTZERKI SOLIDARIOA
Bizitza antzerkia denez, La Salle Azitaindik, azken hilabete hauetan ilusio handiz prestatzen aritu garen obraz disfrutatzera gonbidatu nahi zaituztegu. “Mamma Mia” izenburupean, Graziar emakume gazte batek bere aita nor den jakiteko egiten dituen gauzaetaz disfutratu ahal izango dugu. 4.DBHko zenbait ikasleren laguntzarekin, 1.batxilergoko ikasleak, ordu batzuz, pertsonaia xelebre bihurtuko dira eta zuen presentzia espero dute elkarrekin obra zoragarri honetaz gozatu ahal izateko.

Bestalde, aipatu beharra dugu, La Salle Azitaingo konpromezu kulturala, kasu honetan geletatik haratago doala eta eskolaz kanpoko ekintza honen bidez, gure ikasleen hezkuntza kulturala bultzatu nahi dugula. Era berean, konpromezu hau, La Salleren GKE den PROYDE-PROEGAren bitartez, gizarte behartsuenetara zabaldu nahi dugu, lortutako irabazien zati bat aurten ere bultzatzen ari garen proiektura bideratuz. Proiektu honen bidez, Argentinako Kordoba hiriko Malvinas Argentinas auzoan dagoen S. Hector Valdivielso eskolaren giza eta hezkuntza programaren hobekuntza eta handitzea bultzatu nahi da.

Aldez aurretik, aukera hau aprobetxatu nahi genuke ekintza honetan parte hartu duten pertsona guztiei eta baita, gurekin gozatzera etorriko zareten ikasle guztioi eskerrak emateko.

 Besterik gabe, martxoaren 27an, ostirala, Eibarko Unibertsitate Laboralean espero zaituztegu; goizeko 11:30etan La Salle Azitain ikastetxeko ikasle guztientzat izango da saioa eta arratsaldeko 18:00etan guraso eta ikuslego guztiarentzat. Laguntza 3€koa izango da.

taldea