La Salle Azitaingo Antzerki Solidarioa

2012-03-22T16:35:00+01:00
La Salle Azitaingo Antzerki Solidarioa
Bizitza antzerkia da eta La Salle Azitaindik azken hilabete hauetan ilusio handiz prestatzen aritu garen obraz disfrutatzera gonbidatu nahi zaituztegu. “Romeo eta Julieta XXI” izenburupean, obra klasikoaren bertsio komikoa egin izan nahi dugu. 1.DBHko zenbait ikasleren laguntzarekin, 1.batxilergoko ikasleak, ordu batzuz, pertsonaia xelebre bihurtuko dira eta zuen presentzia espero dute elkarrekin obra zoragarri honetaz gozatu ahal izateko.

Bestalde, aipatu beharra dugu, La Salle Azitaingo konpromezu kulturala, kasu honetan geletatik haratago doala eta eskolaz kanpoko ekintza honen bidez, gure ikaslegoaren hezkuntza kulturala bultzatu nahi dugula. Era berean, konpromezu hau, La Salleren GKE den PROYDE-PROEGAren bitartez, gizarte behartsuenetara zabaldu nahi dugu, lortutako irabazien zati bat aurten bultzatzen ari garen proiektura bideratuz. Proiektu honen bidez, Argentinako Kordoba hiriko Malvinas Argentinas auzoan dagoen S. Hector Valdivielso eskolaren giza eta hezkuntza programaren hobekuntza eta handitzea bultzatu nahi da.

Aldez aurretik, aukera hau aprobetxatu nahi genuke ekintza honetan parte hartu duten pertsona guztiei eta baita, gurekin gozatzera etorriko zareten ikasle guztioi eskerrak emateko.

 Besterik gabe, martxoaren 30ean, ostirala, Eibarko Unibertsitate Laboralean espero zaituztegu; goizeko 12:00etan La Salle Azitain ikastetxeko ikasle guztientzat izango da saioa eta arratsaldeko 19:00etan guraso eta ikuslego guztiarentzat. 18 urtetik gorakoentzat laguntza 5€-koa izango da eta adin txikikoentzat 3€-koa.

 

                                                               LA SALLE AZITAINGO ANTZERKI TALDEA