La Salle Azitainek 2012-2013 ikasturteari hasiera eman dio

2012-09-14T09:55:00+02:00
La Salle Azitainek 2012-2013 ikasturteari hasiera eman dio
La Salle Azitainek 2012-2013 ikasturteari hasiera eman dio, Arrateko Santutegia bisitatu eta Eibarko Amatxoren bedeinkapena jasoz. Ibilalditxoaren ostean eskaintza ospakizuna izan genuen. Bertan ikasturterako helburuak eta La Salle ikastetxe guztiek amankomunean duten leloa aurkeztu zitzaigun.Leloa, “ZURE ESKU DAGO, ZURE ESKU NAGO” ikasturte honetan gogoeta eta ekintza gai izango da.

Amatxoren magaletik pasa ondoren, jokoak izan genituen bertako zelaian.partaidetza eta giroa bikaina izan zen.

Bazkaldu eta gero, itzulerari ekin genion. Aurten ere arrakastatsua izan da eguna, opor ostean ikasle eta irakasleok bat egiteko eguna. Horregatik, izandako jarrera eta partaidetzagatik guztiok eskertu nahi ditugu.