LA SALLE AZITAIN ZILARREZKO Q-a

2009-11-26T09:40:00+01:00
LA SALLE AZITAIN ZILARREZKO Q-a
Ohar honen bidez jakinarazten dizuegu eskolako partaide guztion ahaleginei esker “Zilarrezko Q-a” lortu dugula. Eusko Jaurlaritzak, Europako EFQM kudeaketa ereduan sartuta gaudela eta ikastetxeko esparru guztietan etengabeko hobekuntza bultzatzen dugula, aintzat hartzen du.

Sari honek, ospe ona emateaz gain, harro sentiarazi eta aldi berean La Salle Ikastetxeko Misioa aurrera eramaten animatzen gaitu.
Honen bitartez gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu Zilarrezko Q-a ametsetik egia bihurtu dugulako. Zorionak denoi!