La Salle Astea

2017-05-03T15:59:28+02:00
La Salle Astea
Aste honetan (apirilaren 2tik 5 arte) "La Salle Astea" ospatzen ari gara Eibarren Isasin zein Azitainen.

Bi ikastetxeetan olinpiadak ospatzen ari dira astean zehar; hemen duzue aste honetako egitaraua:

  • Asteartean, Isasin, 16:45ean guraso, ikasle eta irakasleen arteko JOLASAK
  • Asteazkenean, Isasin, 14:30etan BALOI ERRALDOIA
  • Ostegunean, Azitainen, 11:30etatik 13:00etara: Play Back. Gela guztiek hartuko dute parte. 
  • Ostiralean, egun nagusia ospatuko da Isasin zein Azitainen:

Isasin: Egun honetan ikasleak 9:30etan eskolara etorriko dira.

· 9,30etan: 1-2-3.mailakoak (3-4-5 urte) -Ospakizuna IKASTETXEAN

                 4-5-6. mailakoak - Eukaristia SAN PIO X ELIZAN. Denak gonbidatuta zaudete.

· 10,15etan: Olinpiada bukaerako jolasak 

12,15etan: ERRELEBOAK....ETA SARI BANAKETA

Azitainen:

Eukaristiarekin emango diogu hasiera egunari. 10:00etatik aurrera otartekoak banatu eta herri kirolak eta jokuak egingo dira patioetan:

9:00etan: EUKARISTIA (Karmelitetan)

10:00etan:

      + TXORIZO BOKATA, RALLYKO ARGAZKIEN ERAKUSKETA, HERRI KIROLAK: 1. Artaburuak, 2. Aulkiak eta 3. Ehunzangoa

    + BAKAILU LEHIAKETA eta FUTBOL ETA ULTIMATE FINALAK

 12:30ean: + BIDEZKO MERKATARITZAREN OTARRAREN ZOZKETA eta SARI BANAKETA

Oso giro ona egongo da beti bezala eguraldiak laguntzen badigu.