La Salle Astea

2010-05-03T15:50:00+02:00
La Salle Astea
Aurreko asteetan (apirilaren 19tik 30 arte) "La Salle Astea" ospatu dugu Eibarren Isasin zein Azitainen.

  • Ostegunean, Azitainen, 12:00etik 14:00ra : Play Back. Gela guztiak hartu zuten parte.  

Hona hemen ateratako argazki batzuk.

  • Ostiralean, egun nagusia ospatu genuen Isasin zein Azitainen

Eukaristiarekin eman genion hasiera egunari. 10:15etik aurrera otartekoak banatu eta herri kirolak zein jokuak patioetan egin ziren.

Azitainen, 11:30ean bakailao lehiaketaren balorazioa izan zen. Epaimahaian Jesus Artola egon zen.  Jarraian Argazki Rallyan egindakoaren erakusketa eta balorazioa izan zen.

12:15ean sari banaketa Isasin eta 12:30 inguruan Azitainen.  Oso giro ona egon zen eta eguraldia lagun izan genuen.

Hona hemen La Salle egunean ateratako argazkiak.

Datorren astean, maiatzaren 15ean, larunbatean, Azitainen, 2. Batxilergoko ikasleen Agurra hamaiketatik aurrera ospatuko dugu. Ekintza honetan Eukaristia eta ekintza akademikoa Azitaingo Elizan egingo da eta gero, ikastetxera hurbilduko gara argazkiak ateratzeko hamaiketako eta solasaldi artean.

Isasiko Argazkiak