2012 - 2013 ikasturtearen hasiera

2012-09-02T00:10:00+02:00
2012 - 2013 ikasturtearen hasiera
Kaixo guztioi! Udako oporrak amaitu ondoren, lerro hauen bidez agurtu nahi zaituztegu. Kurtsoa ondo hasteko kontuan izateko ohar garrantzitsu hauek jakinarazten dizkizuegu. Edozein argibiderako badakizue zuen esanetara gaudela.

 

  • Haur Hezkuntzako ikasleak: ikasturtea irailaren 6an hasiko da. 3 urtekoak lehenengo astean 10:00etatik 12:15era etorriko dira; 4 eta 5 urtekoak ohiko ordutegiarekin hasiko dira, 9:15etik 12:15era. Nahi duzuenak 13:00 arte ere utz ditzakezue ikastetxean tutoreari jakinaraziz. 2 urtekoak, irailaren 10ean, goizean, buelta bat emango dute ikastetxetik andereñoarekin harremanetan jartzeko eta beharrezko oharrak jaso ahal izateko..
  • Lehen Hezkuntzako ikasleak: ikasturtea irailaren 6an hasiko da 9:00etatik 13.00etara. Bai Haur zein Lehen Hezkuntzan, irailaren 14 arte klasea goizez bakarrik emango da. 17tik aurrera klasea goizez eta arratsaldez ohiko ordutegian.
  • Jantokia. Irailaren 6an jantoki zerbitzua erabili nahi duzuenok ekainaren 21erako beheko zatia beteta ekarri beharko duzue.
  • DBH eta Batxilergoko ikasleak: irailaren 6an, 10:30ean liburuen banaketa ikastetxean bertan enkargatu dituztenei eta lehenengo oharrak emango dituzte tutoreek. 7tik aurrera, ohiko ordutegian.