Kurtso hasiera

2009-09-03T09:57:00+02:00
Kurtso hasiera
2009-2010 ikasturtera ongi etorria luzatu nahi dizuegu. Merezitako oporrak gozatu dituzuelakoan eskerrak ematen dizkizuegu pasa den ikasturtean zehar ikastetxeko heziketa jardueretan zuzenki parte hartu duzuenoi, gure hezkuntza proiektuaren ezinbesteko oinarri izanez.
  • Haur Hezkuntzako ikasleak: ikasturtea irailaren 9an hasiko da.
  • 3 urtekoak: lehenengo astean 10:00etatik 12:15era etorriko dira
  • 4 eta 5 urtekoak: ohiko ordutegiarekin hasiko dira, 9:15etik 12:15era. Nahi duzuenok 13:00 arte utz ditzakezue ikastetxean tutoreari jakinaraziz,
  • 2 urtekoak: irailaren 14an, goizean, buelta bat emango dute ikastetxetik andereñoarekin harremanetan jartzeko eta beharrezko oharrak jaso ahal izateko.
  • Lehen Hezkuntzako ikasleak: ikasturtea irailaren 10ean hasiko da 9:00tatik 13:00etara. Bai Haur zein Lehen Hezkuntzan, irailaren 18arte klasea goizez bakarrik emango da. 21etik aurrera klaseak goizez eta arratsaldez ohiko ordutegian,
  • Jantokia: Irailaren 9an jantoki zerbitzua hasiko da Isasin.
  • DBH eta Batxilergoko ikasleak: irailaren 9an, 10:30ean liburuen banaketa ikastetxean bertan enkargatu dituztenei eta lehenengo oharrak emango dituzte tutoreek. 10etik aurrera, ohiko ordutegian.