Kurtso bukaerako kontuan izateko ohar garrantzitsuak

2014-06-17T08:40:00+02:00
Kurtso bukaerako kontuan izateko ohar garrantzitsuak
Beste ikasturte batez eskolako ekintzak bukatzear merezi ditugun oporrak heltzen ari dira. Eskerrak ematen dizkizuegu ikastetxeko heziketa jardueretan zuzenki parte hartu duzuenoi.

Bestalde, kontuan izateko ohar garrantzitsu hauek jakinarazten dizkizuet:

  • Haur Hezkuntzako ikasleak: ikasturtea irailaren 9an hasiko da. 3 urtekoak lehenengo astean 10:00etatik 12:15era etorriko dira; 4 eta 5 urtekoak ohiko ordutegiarekin hasiko dira, 9:15etik 12:15era. Nahi duzuenak 13:00 arte ere utz ditzakezue ikastetxean tutoreari jakinaraziz. 2 urtekoak, irailaren 12an, goizean, buelta bat emango dute ikastetxetik andereñoarekin harremanetan jartzeko eta beharrezko oharrak jaso ahal izateko.
  • Lehen Hezkuntzako ikasleak: ikasturtea irailaren 9an hasiko da 9:00etatik 13.00etara.
  • Bai Haur zein Lehen Hezkuntzan, irailaren 19 arte klaseak goizez bakarrik emango dira. 22tik aurrera klaseak goizez eta arratsaldez, ohiko ordutegian.
  •  Jantokia. Lehenengo egunetik, Irailaren 9an jantoki zerbitzua erabili nahi duzuenok ekainaren 19rako beheko zatia beteta ekarri beharko duzue.
  •  DBH eta Batxilergoko ikasleak: irailaren 6an, 10:30ean liburuen banaketa ikastetxean bertan enkargatu dituztenei eta lehenengo oharrak emango dituzte tutoreek. 9tik aurrera, ohiko ordutegian.


Edozein argibiderako badakizue zuen esanetara gaudela. Ikastetxean lana egiten dugun guztion izenean uda zoriontsua opa dizuet. Jaso ezazue nire agurrik beroena.