Kurtso bukaerako kontuan izateko ohar garrantzitsuak

2012-06-18T15:50:00+02:00
Kurtso bukaerako kontuan izateko ohar garrantzitsuak
Beste ikasturte batez eskolako ekintzak bukatzear merezi ditugun oporrak heltzen ari dira. Eskerrak ematen dizkizuegu ikastetxeko heziketa jardueretan zuzenki parte hartu duzuenoi.

1. Testu liburuak: zirkular honekin batera ikastetxean eskatu nahi dituzuen liburuen zerrenda eskuratzen dizuegu.

2. Haur Hezkuntzako ikasleak: ikasturtea irailaren 6an hasiko da. 3 urtekoak lehenengo astean 10:00etatik 12:15era etorriko dira; 4 eta 5 urtekoak ohiko ordutegiarekin hasiko dira, 9:15etik 12:15era. Nahi duzuenak 13:00 arte ere utz ditzakezue ikastetxean tutoreari jakinaraziz. 2 urtekoak, irailaren 10ean, goizean, buelta bat emango dute ikastetxetik andereñoarekin harremanetan jartzeko eta beharrezko oharrak jaso ahal izateko..

3. Lehen Hezkuntzako ikasleak: ikasturtea irailaren 6an hasiko da 9:00etatik 13.00etara. Bai Haur zein Lehen Hezkuntzan, irailaren 14 arte klasea goizez bakarrik emango da. 17tik aurrera klasea goizez eta arratsaldez ohiko ordutegian.

4. Jantokia. Irailaren 6an jantoki zerbitzua erabili nahi duzuenok ekainaren 21erako beheko zatia beteta ekarri beharko duzue.

5.   DBH eta Batxilergoko ikasleak: irailaren 6an, 10:30ean liburuen banaketa ikastetxean bertan enkargatu dituztenei eta lehenengo oharrak emango dituzte tutoreek. 7tik aurrera, ohiko ordutegian.

Edozein argibiderako badakizue zuen esanetara gaudela. Ikastetxean lana egiten dugun guztion izenean uda zoriontsua opa dizuet. Jaso ezazue nire agurrik beroena.

Arrate Armendia

Eibarko La Salle Zuzendari Orokorra

 

Oharra:

HAUTAPROBA GAINDITU DUTENENTZAKO OHARRAK

1.   HAUTAPROBA-TXARTELAK

       Bi zati dauzka: erditik moztu behar da eta zati bat Ikaslearen Ikasketa Historian grapatu. Beste erdia zure paper garrantzitsuenekin gorde.

Gogoratu: Txartela titulu bat da eta ez duzu behin ere eman behar. Nonbait eskatuko balizute, konpulsatu (egiaztatu) EHUko Errektoradu Ordean (Donostia, Bilbo edo Gasteizen) eskatu edo notario batengana joan. Kontuan eduki bietan kobratuko dizutela. Kontuz ibili ez galtzeko, Ikastetxeak ezin baitizu egiaztatu Hautaproba gainditu duzula.

 2.   IKASLEAREN IKASKETA HISTORIA

Karpeta urdin batean grapatuta daukazue. Oso garrantzitsua da ondo gordetzea. Zure ardurapean geratzen da.

 3.   BATXILERGOKO TITULUA:

Ikaslearen Ikasketa Historian Tituluaren Eskubideak ordaindu dituzun agiria daukazu. Tituluaren balio bera dauka edozein gauzatarako. Eskatuko balizute Hautaproba-txartelari buruz esan dugun guztia egin behar duzu (fotokopia konpulsatua eman).

Batxilergo Titulua “Ignazio Zuloaga” Institutuak banatzen du (urtebete edo gehiago pasa ondoren).

 4.   Zuzenketa bikoitza:

Zuzenketarekin ados ez bazaude bi egun dituzu elegitea egiteko:

Ekainaren 15etik 19 arte Unibertsitate Laboraleko Idazkaritzan (azterketa egin zenuten beheko solairuan).

Kontuz! Zuzenketa bikoitzean bi zuzenketen arteko batez bestekoa egingo dizute, beraz nota igo ala jaitsi daiteke.

Zuzenketa bikoitzaren emaitzak interneten ipiniko dituzte ekainaren 21ean.

 5.   Aurreinskripzioaren baieztapena:

            Ekainaren 18rako ez baduzu UPVko eskutitza jaso, Errektoradu Ordera deitu behar duzu (edo Unibertsitate Laboralera).

Ekainaren 18tik 22ra aurreinskripzioko aukerak baieztatu beharko dituzu.

Une honetan aldatu ahal izango duzue aukeratutako ikasketen hurrenkera zein ikasketak beraiek ere. Tramite guzti hauek www.ehu.es orritik egiten dira.

  6.   Matrikula:

Gogoratu matrikula egiterakoan  unibertsitate guztiek “0 Ikastaroak” egiteko posibilitatea eskaintzen dizkizutela

 7.   Gogoratu:

Edozein kontsultarako ikastetxera dei dezakezu.