Jostailu pila jaso ditugu! ESKERRIK ASKO !!!

2010-11-15T19:35:00+01:00
Jostailu pila jaso ditugu! ESKERRIK ASKO !!!
Gurutze Gorriak gabonetara begira egindako behartsuenentzako jostailuak jasotzeko kanpaina guztiz arrakastatsua izan da Isasiko ikastetxean.

Gabon hauetan ez da izango haur bakar bat jostailurik gabe! Aste batean jostailu mordoa jaso ditugu zuengandik, ia-ia nun gorde ez jakinda egon garelarik. Ekarri duzuen jostailu kopuruak gure itxaropen handienak gainditu ditu, beraz, bai Gurutze Gorrikoengandik bai ikastetxeko partaide guztien partez, ESKERRIK ASKO handi handi bat denontzako !!!