Jon Arretxe idazlea La Salle Azitainen izan da

2010-10-12T08:45:00+02:00
Jon Arretxe idazlea La Salle Azitainen izan da
Jon Arretxe, Xahmaran nobela beltzaren egilea, La Salle Azitainen izan da.

Pasa den ostiralean, urriak 8, 2.batxilergoko ikaskeek irakurri berri duten nobelaren gainean hitz egiteko aukera izan zuten. Lan honekin idazleak adieraztea nahi izan duena hobeto ulertzeko  abagunea izan dute (bidaiatzeko aukera anitz daudela, beste kultura batzuk ezagutu…), baita gaur egungo euskal literaturaz gozatzeko ere.

Eibarko La Salle Irratiak  elkarrizketa interesgarri bat egin zion La Salle Magazine programarako. Urko de la Torre ikasleak egin zizkion galderak. Jon Arretxeri eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, oso gustura egon baikinen guztiok.

Elkarrizketa osoa entzutea nahi baduzue honako hau da web orria: http://www.eibarkolasalleirratia.org