Interneteko arriskuen inguruko hitzaldia

2017-05-12T12:04:17+02:00
Interneteko arriskuen inguruko hitzaldia

Joan den ostegunean, hilak 11, Orientazio Departamentuak eta Guraso Eskolak elkarlanean antolatuta, ertzaintzak eskainitako interneteko arriskuen inguruko hitzaldia izan genuen ikastetxeko aretoan. Guraso ugari hurbildu zen eta bi orduko hitzaldi interesgarria jaso genuen. Bertan, gaur egun internetek gure eguneroko bizitzan duen presentzia eta bai helduok zein gazteek, gehienetan ezjakintasunagatik, izan ditzakegun arriskuei buruz hitz egin zigun. Jardunaldia oso dinamikoa izan zen, gurasoek beren zalantzak eta kezkak azaleratu zituzten eta berauei erantzuten ere saiatu zen.