Imajinatu La Salle Eibar (Bideoclipa)

2020-01-15T09:56:37+01:00
Imajinatu La Salle Eibar (Bideoclipa)
La Salle Eibarko Izartxoko monitoreek sortutako abestia.

 

IMAJINATU

Begiak itxi eta imajinatu
munduak zenbat kolore ditu?
amets guztiak bete itzazu
barruan duzuna askatu.


Klasean dantzan eguzkia goian
munduan bidaian izarren artean
lagunen babes eta jolasetan
imajina ezazu zerbait hobea

Esnatu eta begiak zabaldu
mugak hautsi eta hegan egizu
zeruan hormarik ez dago
zu iritsiko zara hortzimugaraino

Klasean dantzan eguzkia goian
munduan bidaian izarren artean
lagunen babes eta jolasetan
imajina ezazu zerbait hobea

Istorio guztietan protagonista izanik
Ez izan beldur eta izan zaitez ezberdin
Amestutako gauak izan daitezen egi
Altsatu zaitez eta bidea zuk eraiki!

Klasean dantzan eguzkia goian
munduan bidaian izarren artean
lagunen babes eta jolasetan
imajina ezazu zerbait hobea