Ikusi ez baina gure artean sentitzen ditugunen oroimenez

2012-10-31T15:45:00+01:00
Ikusi ez baina gure artean sentitzen ditugunen oroimenez
Bihotz galduaren bila; Patxi Ezkiaga (William Blakeren poema batean oinarritua)

BELAUNTZIA

Zutik, hondartzan, 

itsasoari begira nago.

ilunabarreko haizekirrian,

uhinen gainean dantzan.

Eguzkiaren atzetik doa

itsaso zabalera.

Nire begi-ninian gordetzen saiatzen naiz,

ostertzetik haraindi

desagertzen den arte.

Joan da.

 

Ahots batek xuxurlatzen dit:

- Bai, desagertu da zure begi-bistatik.

Ez duzu gehiago ikusiko,

baina belauntziak nabigatzen darrai.

Masta indartsua dauka,

Krosko luzaska eta zorrotza,

Eta zubiak beti eraman dezake

Gizon-emakumeon ohiko zama.

 

Beste ahots batek zuzurlatzen dit:

-Desagertu da.

Bai, desagertu da zure begi-bistatik

Baina beste batzuek ikusiko dute

Beste horizonte baterako bidean.

Haiengana doa.

Pozez hartuko dute:

- Iritsi da!

 

Hori besterik ez baita

Heriotza