GAZTAINERRE !!!

2010-11-15T20:10:00+01:00
GAZTAINERRE !!!
Astelehenean ( Azaroaren 15a ) Gaztainerre festa ospatu zen Eibar guztian. Isasiko ikastetxean ere ez ginen atzean gelditu eta gaztaina goxoak jateko aukera izan genuen urtero bezala.

Carlos gure gaztaina-erretzaile profesionala berriro ere gure artean izan genuen atzo patioan gaztainak erretzeko asmoarekin. Berari eta AMPAko beste zenbait senideri esker, urte bat gehiago eman dugu gaztaina goxoak dastatzen La Salle Isasin. Ikasleek erreketa nola egiten zen ikusi ahal izan zuten eta gainera txikienek ospakizun berezi honi buruz gelan egindako eskulanak erakutsi zizkiguten.

 

Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen.