Gaztainerre

2009-11-17T10:10:00+01:00
Gaztainerre
Azaroaren 16an ( astelehena ) Gaztainerre ospatu genuen La Salle Isasi ikastetxean. Urtero bezala, Carlos aitxitxa eta beste zenbait gurasoren laguntzari esker, Isasikook gaztaina goxoak dastatzeko aukera izan genuen.

Isasi kalean zehar gaztaina usaina nabaritu bazenuten astelehen arratsaldean, hona hemen azalpena. Urtero bezala, Isasin Gaztainerrea ospatu genuen. Aurten, azaroaren 16a zen ospakizunaren data ( Gaztainerre jaia, izatez, Arima Egunetik hasita bigarren astelehenean ospatzen baita ), eta beti bezala, Carlos gure gaztaina-erretzaile aparta eskolan izan genuen, guztiontzako gaztaina goxoak prestatzen beste zenbait gurasoen laguntzaz. Haurrek gaztainak nola erretzen diren ikusi ahal izan zuten eta txikienek beraiek egindako eskulan politak erakutsi zizkiguten. Hori bai, inor ez zen gaztainarik gabe gelditu !!!