Euskal Asteak jarraitzen du Azitaingo La Sallen

2010-03-18T10:25:00+01:00
Euskal Asteak jarraitzen du Azitaingo La Sallen
Euskal Asteari jarraipena emanez, oraingo honetan 2.batxilergokoei egokitu zaie jardunaldia izatea. Astelehen eguerdian Julian Iantzi aurkezlea entzuten izan ginen Eibarko Institutuko aretoan eta hitz eta pitz aritu zen Julian bukatzeko inongo presarik ez zeukala.

"El conquistador del mundo" saioaz hainbat txutxumutxu azaldu zizkigun. Hala ere, saioaren hasieratik argi utzi zuen euskararekiko duen atxekimentua eta maitasuna eta guztiok blaitu gintuen sentimendu hauetaz.
Gaur, martxoak 23, Irati Anda eskalatzailea entzuteko parada izan dugu. Luze aritu da bere lanbideaz eta bizitzaz. Eliteko kirolaria izateak izan ditzakeen onurak eta oztopoak azaldu dizkigu. 
1. DBHko ikasleak Isasiko jantokian izan ziren Juanjo sukaldariarekin. Urtero errepikatzen dugun jarduna da oso gustura aritzen baitira ikasleak azukre, txokolate eta ore artean. 

 Julian Iantzi eta Irati Anda