"Oh Happy Day" saioko eibartarrak eta Gorka Iraizoz, lehenengo gonbidatuak Isasiko Euskal Astean.

2010-03-19T10:55:00+01:00
"Oh Happy Day" saioko eibartarrak eta Gorka Iraizoz, lehenengo gonbidatuak Isasiko Euskal Astean.
Euskal Kultur Asteko lehenengo 2 egunak benetan emankorrak izan dira Isasiko ikastetxean. Astelehenean, Mattin kukuaren bisita eta pregoia. Ondoren, "Oh Happy Day" saioan bikain ari den eibarko koro gaztearekin solasadian aritu ziren 4. eta 5. mailakoak. Bitartean, 6. mailakoek Gorka Iraizoz Athletic taldeko atezainaren bisita jaso zuten. Asteartean txotxongilo saio polit bat izan genuen eskolako txikienentzat.

Euskal Kultur Asteko lehenengo 2 egunak benetan emankorrak izan dira Isasiko ikastetxean. Astelehenean, Mattin kukuaren bisita jaso genuen. Mattinek Haur Hezkuntzakoei kuku bat egin zien, goxokiak banatuz. Gero, pregoia irakurri eta pegatina onenari eta Jipi-Japarako portada onenari sariak banatu zituen, Euskal Asteari hasiera behar den bezela emanez.

euskal astea 002.jpgeuskal astea 005.jpg

 

Aurtengo irabazleak Laura Martinez (pegatina) eta Nerea Deza

(portada) izan dira, beraz, zorionak beraiei!

Arratsaldean, "Oh Happy Day" saioan bikain ari den eibarko koruko zenbait partaide eta zuzendaria  4. eta 5. mailakoekin solasaldian aritu ziren, ETBko saioko gorabeherak azalduz eta bakoitzaren sentsazioak aitortuz. Benetan jatorrak eta profesionalak gazte hauek! Oso ondo pasatu genuen beraiekin eta zorterik handiena opa genien hurrengo saiorako. Bitartean, 6. mailakoek Gorka Iraizoz Athletic taldeko atezainaren bisita jaso zuten. Aurretik ere gure ikastetxean egona zen Gorka, Eibarko jokalari bezela, baina jatortasun eta umiltasun berdinarekin aritu zitzaigun.

 

P1010244.JPG

 Asteartean berriz, 6. mailakoei tokatu zitzaien lan egitea, eskolako txikienentzat txotxongilo saio polit bat aurkeztu zutelarik.

 P1010253.JPG

 

Hemen daukazue asteko programa zehaztua eta zenbait argazki ere. Animatu zaitezte euskaraz disfrutatzen!!!

PROGRAMA


ARGAZKIAK